Gaur bertan Beasaingo Udaleko arduradunek Santurtziko Udaleko ordezkarien bisita jaso dute. Aintzane Urkijo Santurtziko alkatesarekin batera, udal horretako arkitektoa eta kontu-hartzailea izan dira. Egindako lan-bileran Beasaingo alkatea Aitor Aldasoro, udal arkitektoa, antolakuntzako Arduraduna eta Herritarrak batzordeko arduradunak izan dira Beasaingo udal egitura eta antolakuntzaren berri eta 2019-2023 legegintzaldi planari buruzko xehetasunak ematen. Santurtziko udalaren aurretik, bere garaian Oñati eta Pasaiako Udaletako arduradunek ere jaso zituzten gai berari buruzko azalpenak.