Bakarrik bizi diren pertsonei eta euren senideei segurtasuna eta berehalako laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da. Tresna berezia da, larrialdi edo egoera irregular batean dei bat egiteko aukera ematen duena. Tresna honek sakagailu bat dauka. Egindako deia SOS-DEIAK zerbitzuak hartzen du. Horrela, eskaera jasotzen duenean, arazoa konpon dezakeen pertsona edo zerbitzuarekin harremanetan jartzen da (familia, medikua, anbulantzia...).

Nori zuzendua dago?

Euskal Herrian erroldatuta dauden pertsonei, baldin eta legez eta egiaz bizitokia bertan badute eta baldintza hauek betetzen badituzte: 

  • 65 urtetik gorako pertsonak izatea, baldin eta menpekotasun egoeran badaude edo hala izateko arriskuan badaude.

  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak izatea.

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonak izatea, baldin eta ezintasun intelektual, fisikoa edo zentzumenezkoa badute.

  • Buruko gaixotasunak dituzten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak izatea.

  • Gizarte-bazterkerian egoteko arriskuan dauden pertsonak izatea.