KOTIZATU GABEKO PENTSIOAK
Oinarrizko beharrak asetzeko aldi baterako ematen den laguntza da, gutxienekoa bermatzeko modalitatean sartzen da, izan ere, beste diru-sarrera batzuk izanez gero, bermatutako gehienezko kopurua ordaintzen da soilik.

Bi modalitate daude:

Kotizatu Gabekoen Pentsioa ezintasunagatik.

Nori zuzendua dago?

  • Gipuzkoan erroldatuta dauden 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei, baldin eta gutxienez, % 65eko ezgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezko iraunkorra badute.

Kotizatu Gabekoen Pentsioa erretiroagatik.

Nori zuzendua dago?

  • Gipuzkoan erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonei, betiere, pentsioen kontribuzio sisteman sartu ezin badute.

 

GIZARTE ONGIZATE FUNTSEKO PENTSIOA
Hileroko prestazio ekonomiko bat da, adinean aurrera doazelako edo ezgaitasuna dutelako, laneratzeko aukerarik ez duten edota bizitzako oinarrizko beharrei erantzuteko beste diru-sarrerarik ez duten pertsonei zuzendua. 

Bi modalitate daude:

Zahartasun pentsioa:

  • Gipuzkoan bizi eta erroldatuta izanik, 65 urtetik gorako pertsonei.

Ezgaitasun Iraunkorreko Pentsioa:

  • Gipuzkoan bizi eta erroldatuta izanik, ezgaitasuna duten 16 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiagoko pertsonei. 

 

DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA
Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren helburua oinarrizko premiekin lotutako gastuei aurre egin ahal izatea da. Laguntza ekonomikoa da eta Gipuzkoan modu iraunkorrean bizitzen dauden pertsonei zuzendua dago, betiere, diru-sarrerarik ez badute, edo bizikidetza unitatean oinarrizko premiak asetzeko nahikoa ez badute.

Nori zuzendua dago?

  • Laguntza hau jaso ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonei, baldin eta eskaera egin baino 12 hilabete lehenagotik, gutxienez, Gipuzkoan bizi eta erroldatuta badaude.

 

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK
Aldian-aldian emango ez diren laguntza ekonomikoak dira. Gizartean isolatuta geratzea prebenitu, saihestu edo arintzeko gastu espezifikoei (arruntak edo bereziak) aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei zuzendua dago.

Oinarrizko gastutzat hartzen diren gastu espezifikoak:

  1. Ohiko etxebizitzarako alokairu gastuak.

  2. Ohiko etxebizitza bat eskuratzeko interes eta kreditu amortizazioetatik eratorritako gastuak.
  3. Etxebizitza mantentzeko gastuak.
  4. Bizigarritasun-gastuak eta etxebizitza oinarrizko moduan hornitzeko gastuak.
  5. Oinarrizko premiekin lotutako gastuak.
  6. Aurretik aipaturiko kontzepturen batengatik sortutako zorrekin lotutako gastuak.

Nori zuzendua dago?

  • Laguntza hau jaso ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonei, baldin eta eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik, gutxienez, Euskal Herrian bizi eta erroldatuta badaude.