Alojamendurik ez izateagatik edo elkarbizitzan gatazka larriak izateagatik, arriskuan eta larrialdi-egoera kritikoan dauden pertsonak edota familiak aldi baterako hartzeko ostatua da.

Larrialdi-egoerak:

  • Tratu txar fisiko edo psikologikoak pairatzeagatik, familiako giroa jasangaitza denean.
  • Katastrofe, sute, uholde edo antzeko fenomenoren baten ondorioz, familia-unitatea erresidentziarik gabe geratzen denean.

Nori zuzendua dago?

  • Beasainen bizi eta erroldatuta dauden pertsona edota familiei, larrialdi egoeraren bat pairatzeagatik, etxebizitza baten premia dutenak.