Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bide bat da zerbitzu hau. Gizarte langileek erabiltzaileen eskaerak jaso eta erantzuten dituzte, eta herritarren arazo sozialak konpontzen saiatzen dira. Halaber, gizarte-babeserako sistemetako prestazioa jasotzeko laguntza ematen dute.

Nori zuzendua dago?

  • Orokorrean herritar guztiei eta Beasainen erroldatuta daudenei.
  • Arazo sozial handiak izateagatik gizarte zerbitzuen laguntza behar duten pertsonei.
  • Sistemetan eskaintzen diren prestazioak jasotzeko premia duten pertsonei.