Eguneroko jarduerak burutzeko arazoak dituzten pertsona edota familiei zuzendutako zerbitzu integrala da, balio anitzekoa eta komunitarioa. Horrela, arreta zuzena eskaintzen da etxean bertan, ohiko ingurunean mantendu eta integratzea ahalbidetzen duten esku-hartze batzuekin. Modu horretan, autonomia funtzionalari dagokionez erabiltzaileak dituen gabeziak orekatzen dira.

Zerbitzu honetan lanketa hauek eskaintzen dira:

  1. Etxeko lanak: janaria prestatzea, ohea egitea, arropa garbitzen laguntzea...

  2. Etxebizitzari loturiko zereginak: bizilekua garbi eta txukun mantentzea.

  3. Arreta pertsonala eta higienea: garbitasun pertsonala, arropa aldatzea barne; eserlekutik altxatzen, ohera joaten eta ohetik jaikitzen laguntzea; botikak hartu eta kontrolatzen laguntzea, etab.

Nori zuzendua dago?

  • Beren kabuz jarduteko edo eguneroko funtsezko eginkizunak burutzeko arazoak dituzten pertsonei eta familiei, betiere, Beasainen bizi eta erroldatuta badaude.