Eguneko Zentroa eguneko zerbitzu asistentziala da, autonomiari dagokionez gabezia batzuk izan arren, familia-giro egokia edota inguruan laguntza eskaintzen duten pertsonak izatean, egoitza batean sartzeko premia ez duten pertsonei zuzendutako arreta integrala eskaintzen duena.
Zentro horietara joaten diren pertsonei zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie: mantenu zerbitzua, bizitzako funtsezko ekintzak gara- tzeko arreta pertsonalizatua, jolas jarduerak etab.

Nori zuzendua dago?

  • Gipuzkoan erroldatuta eta bertan bizi diren pertsonei, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 65 urtetik gorako pertsonak izatea, menpeko modura baloratuta daudenak eta baliabide honetarako egokiak direnak.

  • Ezintasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea.

  • Buruko gaixotasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea.