Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Oharrak

Loinatz jaietako Mariren jaitsieran parte hartzeko zozketaren emaitza eta entseguak

2025/05/09

Aurtengo Mariren jaitsieran dantzan parte hartu nahi dutenentzako zozketaren emaitzak argitaratu dira. NAN zenbakiaren bidez esteka honetan jakin ahal da zein tokitan dantza egitea suertatu den. Gogoan izan: 

  • Oholtza gainean dantza egingo dute aurten 17 urte betetzen (2008. urtean jaiotakoak) dituzten zozketaz aukeratuko diren 40 pertsonak.
  • Plazan, lurrean, dantza egingo dute aurten 17 urte betetzen dituzten baina lehen zozketan aukeratuak izan ez direnak eta bigarren zozketa batetan, hirurehun dantzari osatu arte, izena eman dutenen artean aukeratukoak.
  • Zozketetan aukeratuak izan ez direnek beheko kalean (Kale Nagusian) izango dute dantzatzeko aukera.

Edozein galdera, zalantza edo kexu adierazteko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera zuzendu.

Entseguak

Beti bezala, Aurtzaka Dantza Taldeak hiru entsegu-saio antolatuko ditu dantzarien trebetasuna lantzeko. Maiatzaren 9an eta 23an, Ezkiagako frontoian, 19:00etan eta maiatzaren 30ean San Martin plazan, 20:00etan.

Maiatzaren 30eko entsegua baliatuko da oholtzan eta plazan dantza egingo duten dantzariei dagozkien zapiak banatzeko, 19:00tatik 20:00etara, plazako arkupetan.