Herritarren segurtasuna eta bizikidetza arautzen duen udal ordenantza egin aurreko herritarren parte hartze prozesu edo kontsulta burutu behar da. Ordenantza honen helburua espazio publikoa elkarbizitzarako eta gizalegerako leku gisa zaintzea da, non pertsona guztiek askatasunez garatu ahal izango dituzten beren joan etorri, aisialdi, topaketa eta jolaserako jarduerak, Beasaingo udalerrian dauden kultura, politika, hizkuntza eta erlijio adierazpen eta bizimodu desberdinen duintasuna eta eskubideak erabat errespetatuz. Horretarako, herritarren parte hartzearekin, araudia egin aurreko kontsulta burutuko da. Parte hartze prozesu hau 2024/10/11 (barne) arte egongo da irekita.
Parte hartzearen xehetasun guztiak udalaren webeko iragarki taulan jarrita dagoen dokumentuan daude kontsultarako ikusgai. Era berean, ordenantzaren proposamena ere iragarki taulan jarrita dago.