Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Oharrak

Erronka berria ingurumenaren alde egiteko autoa partekatuz

2024/06/03

ParteCar Move Together erronka hasi da. Helburua ekainaren 30erako eguratsera 1.545 kg CO₂ gutxiago isurtzea da, eta guztion laguntza behar da hori lortzeko. Autoa gehien partekatzen duten bidaiariak eta gidariak aukera izango dute Beasaingo saltokietan gastatzeko 100 euroko erosketa-txekea irabazteko. Denon artean ingurumenaren alde.