Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Oharrak

Iturriotz kalea trafikoari itxita ekainaren amaiera arte urbanizazio lanengatik

2024/05/17

Jose Migel Iturriotz kaleko 15 eta 27 zenbaki artean euri-uren saneamendu sareari eta zoladurari dagozkion lanak luzatu direla eta hilabete amaiera arte itxiko da kalea

Gipuzkoa plaza eta Iturriotz kaleko  bidegurutzetik Ezkiaga etorbidea hasten den eremua bitartean burutzen ari diren lanak aurrera darraite.  Datozen asteetan, euri-uren saneamendu sareari eta zoladurari dagozkion lanak burutuko dira. Hori horrela, Ordiziako norantzan errepidea trafikoari itxita egongo da. 

Honek eragina izango du Iturriotz kaleko 15 eta 27 zenbakien arteko atari eta lokaletarako sarbideetan. Aurreikusitako lanak luzatu egingo dira ekainaren amaiera arte. 

Garajeetako sarbideak

Iturriotz kalean ibilgailuen trafikoa erabat itxiko da baina garajeetako sarrerak honela egokituko dira: 

Jose Migel Iturriotz 15A-B-C-D garaje komunitarioak:

Garajeetara sarbidea Gipuzkoa Plazatik burutu ahal izango da ohiko moduan. Momentu jakinetan, garajeen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.

Jose Migel Iturriotz 19 aparkaleku publikoa:

Ezkiaga etorbidetik zirkulazioaren kontrako noranzkoan sartu beharko da garajeetara. Momentu jakinetan, garajeen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.

Joan XXIII 12 kaleko pasabide pribatuak:

Ezkiaga etorbidetik zirkulazioaren kontrako noranzkoan sartu beharko da Ibi pribatuetara. Momentu jakinetan, Ibi pribatuen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.

Oinezkoei eragindako eraginak:

Oinezkoen sarbidea bermatuko da une oro, baina eragozpenak eta aldaketak sor daitezke oinezkoen ibilbideetan, obrak gauzatzearen ondorioz.

Lanek sortuko dituzten eragozpenengatik barkamena eskatzen da.