2022. urteari dagozkion Udaleko Tasen (ura eta zaborra) eta udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2023ko irailaren 1etik 30era.
Laguntzen hartzaileak
- Eskatzailea den pertsonak Beasainen erroldatuta egon behar du eskatzen den zerbitzua erabiltzen hasten den egunean.
- Eskatzailearen bizikidetza-unitateak ez du gainditu behar ezarritako urteko diru-sarreren eta ondarearen muga.
- Ondasun higiezinak (2. Etxebizitza edo lokalak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.
Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2022koak) baremoa ondorengoa izango da:
- Egindako gastuaren % 100a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko diru-sarreren eta ondarearen mugan sartzen badira. Gehieneko zenbatekoa 450 €.
- Egindako gastuaren % 75a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 350 €.
- Egindako gastuaren % 50a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1,5 eta 2 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 250€.
- Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal izango da.
Udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen arloko laguntzak jasotzeko kontutan hartuko den diru-sarreren (2022koak) baremoa ondorengoa izango da:
- Egindako gastuaren % 60a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko dirusarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoak urteko diru-sarreren eta ondarearen mugan sartzen badira.
- Egindako gastuaren % 30a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko dirusarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute.
- Ekainetik irailera bitarteko tarifak baino ez dira diruz lagunduko.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko diru-sarreren muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:
- 1 pertsona: 14.078,70 €
- 2 pertsona: 18.078,48 €
- 3 edo gehiago: 19.998,36 €
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko ondarearen gehieneko muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:
- 1 pertsona: 37.543,20 €
- 2 pertsona: 48.209,28 €
- 3 edo gehiago: 53.328,96 €
Eskaerak aurkezteko
- Presentzialki Beasaingo Udaleko iGunean, 8:30etatik 13:30etara.
- Posta arruntaren bidez
- Telematikoki, www.beasain.eus