Udaltzaingoak azken egunotan zaintza berezia abian jarri du txirrinduen eta mugikortasun pertsonalerako ibilgailuen erabilpena kontrolatzeko

Ibilgailu hauei buruzko araudia betetzen dela ziurtatuko dute

Indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, motor elektrikoz bultzatutako gurpil bat edo gehiago eta plaza bakarra duten patineteetako gidariak zirkulazio-arauak beteko dituzte, autoek eta motorrek bezala (alkohola, drogak, eta abar).

Aipatutako motor elektrikoz bultzatutako patineteak eta MPIak, ibilgailuak dira ondorio guztietarako, beraz ibilgailu guztien eskubide eta betebeharrak dituzte. Patineteek 6 eta 25 km/orduko abiadura bitartean zirkulatu behar dute, eta orokorrean ezingo dute espaloietatik zirkulatu ezta oinezko guneetatik. Debekatuta izango dute, halaber, hiriarteko bideetan, zeharbideetan, autobideetan, autobietan edo hiri-tuneletan zirkulatzea.  

Gidatzean ezin da telefonoa erabili, ezta musika entzuteko kaskoak ere. Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen kasuan (MPI), pertsona bakarra joan ahal da patinetean, eta gauez argiak eraman behar dituzte. Zirkulazio-ziurtagiria beharko dute, baldintza teknikoak betetzen dituztela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori nahitaezkoa izango da.

Zirkulazio arauak bete behar izatetik kanpo geratzen dira mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak. 

Txirrinduen kasuan 16 urtez azpiko pertsonek kaskoa jarrita eraman beharko dute eta ezin dutela espaloietatik eta oinezkoentzako guneetatik zirkulatu ere jakinaraziko da.