Joan den uztailaren 5ean, Garin auzoaren inguruan txakur bat aurkitu zen hilzorian, adar batetik zintzilik urkatuta. Zoritxarrez, udaltzaingoa bertaratu zenean ezin izan zuten ezer egin animalia bizirik mantentzeko. Gertaera hau dela eta, Beasaingo Udalak honako hau adierazten du.

Jarduera anker eta justifikaezin hori eta antzekoak erabat gaitzesten eta arbuiatzen ditu udal-erakunde honek. Animalien aurkako tratu txarrak guztiz salagarriak dira, eta Udalak gertatutakoaren ikerketa abian jarri du jada, Udaltzaingoaren bitartez, erruduna atzemateko.

Beasaingo Udalak animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal-ordenantza badu. Ordenantza horretan animalien aurkako tratu txarrak arau-hauste oso larritzat jotzen dira. Ordenantza udal webgunean kontsulta daiteke. Jokabide horiengatik 15.000 eurorainoko isunak ezarriko dira.

Azkenik esan gertaera hau argitzen laguntzen duen edozein datu edo informazio ongietorria izango dela. Helburu horretan herritarren laguntza eskertuko da.