Lehena Ezkierdi pilotalekuan dagoena izango da eta ondoren Aranealde jubilatuen egoitzara iristen dena, bietan konponketa lanak egingo dira

Datorren astean, azaroaren 24tik 26ra, Ezkierdi frontoian dagoen igogailuan konponketa lan batzuk burutuko direla eta zerbitzuz kano egongo da egun horietan. Dena den, baliteke lanak lehenago bukatzea. 

Bestalde, azaroaren 30etik abenduaren 4ra, Erauskin kaleko 5ean (Aranalde egoitza eta Urbialde plazara igotzeko)  kokatuta dagoen igogailuan inpermeabilizazio eta konponketa lanak egin behar dira eta igogailu hau ere zerbitzuz kanpo egongo da.

Lan hauek oro har udal azpiegitura eta zerbitzuetan egiten diren mantenu lanen barruan sartzen dira. Herritarren ongizatean eta bizitza kalitatean eragina duten lanak guztiak eta udal gobernuarentzat premiazkoak direnak agintealdi planaren eginkizunetan adierazita dauden bezala.