2020ko Loinatz jaietako egitaraua antolatzen hasteko helburuarekin, jai batzordea osatzeko bilerara agertzeko deialdi irekia egiten zaie herritar eta elkarteei. Bilera, datorren otsailaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan burutuko da.

Bilera guztiak parte hartzeko interesa duten pertsona guztiei irekiak izango dira. Xede nagusia herritar zein elkarte gehienen ekarpenak jasotzea izango da. 

Noiz: otsailaren 12a, asteazkena

Ordua: 18:00

Tokia: udaletxeko kultura saila