Joan den otsailaren 7an, Usurbe antzokian Imanol Jazz ikuskizuna bertan behera geratu izanaren ondorioz sortutako eragozpenen aurrean, Beasaingo Udalak barkamena eskatu nahi du.

Barkamena sarrera eskuratu eta Imanol Jazz ikuskizuna ikusteko gogoz geratu zen publikoari. Bertaratu zirenei sarreraren dirua itzuli zitzaien eta itzuliko zaie internet bidez erosi zutenei.

Halaber, barkamena ere ikuskizunaren protagonistei; Karlos Gimenez, IƱaki Salvador, Ainara Ortega eta Pettiri. Kontzertua kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko ahalegin guztiak egin arren ez zen posible izan eta barkamena eskatzeaz gain jarritako borondatea eskertzekoa da.

Gertatutako arazoei eta akatsei konponbidea aurkitzen jarrita dago Udala berriro horrelakorik gerta ez dadin. Gogoetarako une honetan eta gertatua gertatu, Imanol Jazz ikuskizunarentzat data berri bat jartzeko lanean hasita dago Udala, beraz eta dagokion arduragatik, data berria ezagutu bezain pronto jakitera emango du.