Honen bidez jakinarazten dizuegu, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakia, hasiera batean 15 eguneko iraupena izango duena, bihar martxoaren  13tik aurrera.

                Eskola-jardueren etenak klase guztiei   eragiten die, bakarkako nahiz taldeko klaseak, entseguak, aipatutako  denboran antolatutako ekintzak, hala nola, Instrumentuko entzunaldiak Usurbe Antzokiko Entzunaldi Didaktikoa, Kontzertu eta emanaldiak hain zuzen.

                Jakinarazpenak dioenez, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldi  honetan, ahalegina egin behar da ikasleek etxean egunero ikasteko ohiturari eutsi diezaioten.