AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
IGARTZA MUSIKA: H30: Sorkunde Idigoras, Hasier Oleaga eta Julen Izarra
Igandea, 18. Apirila 2021, 19:00

Gonbidapenak eskuratzeko esteka https://forms.gle/tE6NF3FKkcCiqt6W6 edo irudiaren gainean klikatu.

CARTEL IGARTZA ABRIL H 30 

  H30jpg H30

 h3o taldeak Hasier Oleaga bateria jotzaileari zor dizkio bere lehen urratsak, berak proposatu baitzien Sorkunde Idigorasi (pianoa) eta Julen Izarrari (saxoak) elkarrekin lanean hastea. Lan hori, hasiera batean, elkarrekin partekatzera eta ikastera bideratuta zegoen, grabazioak edo kontzertuak gauzatzera baino. Hala ere, ia urte pare bat su motelean egosten eman ondoren, kideek erabaki zuten gai originalez osatutako proiektuak argia ikusteko unea zela.
h3o taldeak bere lehen kontzertua 2019ko udan eskaini zuen. Udazken horretan bertan, azaroan, grabatu ondoren, Gaztelupeko Hotsak disketxearen Errabal zigiluak 2020an argitaratuko zuen.

Hasier Oleaga

Egun Donostian bizi den musikaria da Hasier. Bateria-jotzaile bezala estilo anitzetako hainbat egitasmotan eta lan diskografikoetan parte hartu du. Horien artean aipagarriak dira, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart, Mikel Laboa, Mikel Urdangarin, Gari edo Iñaki Salvador-ekin eginikoak. Horietaz aparte Bingen Mendizabal, Fernando Velázquez edo Federico Jusid bezalako musika egileekin aritu da. Horretaz gain, Hasier-ek nazioarteko zenbait jazz artistekin egin du lan, horien artean David Berkman, Guillermo Klein, Jorge Rossy, Aaron Goldberg, Joe Smith, John Dubuclet, Carmen Canela, Gorka Benítez, Dusko Gojckovich, Guillermo Calliero, Donald Harrison, Wycliff Gordon, Terrell Staford, Chris Kase, Horacio Fumero, Albert Bover, Victor De Diego edota David Boato bezalako musikari handiak daude.
Gaur egun Ruper Ordorikaren Mugalaris taldearen parte izateaz gain, Trizak, Aitor Etxebarria, Igor Arzuaga, Igelaren banda edo Tenpora taldean parte hartzen du.

Sorkunde Idigoras

Piano klasikoa ikasi zuen Gasteiz eta Donostiako Kontserbatorioetan. Jazzarekiko interesa bultzatuta Bartzelonara joan zen Taller de Musics eskolara ikastera, eta gero bertako irakaslea izan zen. Euskal Herrira itzuli ondoren jakin-minak bultzatu zuen klabezina eta viola da gamba ikastera.
1988an, zenbait lagunekin batera, Jazzle sortu zuen, Euskal Herriko aurreneko Jazz eskola. 1994 eta 2003 urteen bitartean inprobisazioan espezializatutako Zirrara izeneko zigilu diskografikoaren zuzendaria izan zen Alberto Lizarralderekin batera, eta 1999 eta 2003 tartean “Plaza” diziplina anitzeko festibalarena.
Bere musika-ibilbidean askotariko proiektuetan hartu du parte nola aintzinako musikarekin hala jazzarekin lotutakoak. Egun irakaslea da Musikeneko Jazz sailean.

Julen Izarra

Musika ikasketak Eibarren hasi zituen, Donostiako kontserbatorioan jarraituaz, 2003an saxofoiko goi mailako titulua lortu zuelarik. 2008an Jazz-eko goi mailako titulua lortu zuen Musikenen Mikel andueza irakasle izan zuelarik. Azkenengo urte hauetan Jerry Bergonzi, Eli Degibri edo eta Jesse Davis bezalako maisu handien master class eta mintegietan egon da. Irakasle bezala Astigarraga, Ermua edo eta Zumaiako musika eskoletan jardun du.
Saxofoijole bezala talde ezberdinetan hartu du parte. Eibarko bandan jotzen hasi zenetik EGO (Euskadiko gazte orkestra), jazz taldeetan, Organiks edo Evidence bezala, hala nola funk estiloko Acido C taldean edo eta Travellin brothers blues taldean. Azken urte hauetan parte hartu duen proiektu aipagarrienak hauek dira: Rs Faktor, Hasier Oleaga Cantus Caterva, Nevermind Trio eta Trizak. Bere musika emanaldietan Euskal Herriko jazzaldi ezberdinetan eginikoak azpimarra ditzazkegu, Donostia, Getxo, Gasteiz, Zarautzeko jazz mintegi edo eta BBK jazz jaialdikoak.
Gaur egun Errenteria Musikal Kontserbatorioan diharduelarik lanean.

Kokapena: Igartzako jauregian