AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
ANITA PARKER
Ostirala, 5. Otsaila 2021, 19:00

Anita Parker Arrasaten sortu zen 2017 urtean. Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoa izan ziren  taldea martxan jartzen hasi ziren kideak. Gaur egun, taldekideak, Ane Martinez, Jon Zubiaga "Osoron", Mikel  Piris eta Olatz Andueza dira. Bilbo eta Lakuntzakoak. Anita Parker taldeko Ane Martinez Pentatonix Folk taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean jo zuen,  Jon Zubiaga Osoronek, Gose taldean.  2019ko apirilean Iñaki Bengoak taldea uztea erabakitzen du eta Mikel Pirisek hartzen dio lekukoa. "Mikel Mamba"  , Mamba Beat, eta The Cherry Boppers taldeetan egin du bere ibilbidea.

Sarrerak: 6 € --- Salgai Usurbe Antzokiko lehiatilan eta Kutxabank-en bidez.

Anita Parker

Kokapena: Usurbe Antzokia