Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
IGARTZA MUSIKA: PIERNÉ TRIOA
Igandea, 20. Iraila 2026, 19:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ganbera-musika ardatz duen emanaldi berezi eta didaktikoa eskainiko du Pierné Trioak. Bosgarren urteurreneko ospakizun zein efemeride musikalen testuinguruan, taldeak “Maurice Ravel. Euskal arimadun konpositorea” egitasmoa taularatuko du, Ziburuko jeinu unibertsalaren sorkuntzan euskal folkloreak eta sustraiek izan zuten eragin sakona ezagutzera emateko.

Egitasmo hau ez da ohiko kontzertu soil bat; Ravelen musika-ondarearen eta bere nortasunaren inguruko bidaia musikal eta kultural bat da.

Euskal arima musikan: Maurice Ravel Ziburun jaio zen eta, mundu mailako ospea lortu arren, beti mantendu zuen lotura estua bere amarekin (euskalduna zena) eta euskal herri-kantagintzarekin. Konpositoreak berak aitortu zuen bere lan askotan euskal melodien arrastoa eta erritmoak (zortzikoak, adibidez) txertatu zituela.

Errepertorio izarra: Kontzertuko pieza nagusietako bat Ravelen Piano Triora (1914) izango da. Munduko ganbera-musikako lan garrantzitsuenetakotzat jotzen den honen lehen mugimenduan, Ravelek euskal herri-ondarearen eta hasitako euskal obra baten materialak erabili zituen.

Egitarau osagarria: Ravelen lanekin batera, izen bera ematen dien Gabriel Pierné (frantziar eskolako maisua eta euskal gaiz idatzitako Ramuntcho obraren egilea) eta beste konpositore garaikideen lanak uztartzen dituzte, garaiko testuinguru kulturala borobiltzeko.

Mugaz gaindiko elkarlanetik jaiotako kalitate handiko ganbera-taldea da. Izena Gabriel Pierné konpositore frantziar handiaren omenez daramate, zeinak XX. mende hasierako musikan zubi-lan garrantzitsua egin zuen.

Goi-mailako prestakuntza duten hiru musika-irakasle eta interpretatzaile bikain hauek osatzen dute hirukotea: Laura Delgado biolina, Teresa Valente biolontxeloa, Itxaso Sainz de la Maza pianoa. Beren ezaugarri nagusia errepertorio frantziarra eta euskalduna sakon ikertzea eta publikoari modu hurbil eta sentikorrean helaraztea da.

Trío Pierné
Laura Delgado, Teresa Valente eta Itxaso Sainz de la Maza musikariek osatzen dute. 2019tik batera jotzen dute eta Soinuaren Bidaia taldeko kide dira. Besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta Quincena Musical Andanteren ganbera-musikako zikloetan parte hartu dute. Piano hirukotearen errepertorio klasikoa interpretatzeaz gain, ahaztutako edo publiko zabalak gutxi ezagutzen dituen obrak berreskuratu eta ezagutaraztea dute helburu. Beste proiektu batzuen artean, Maurice Ravelen omenezko CD bat grabatzea aurreikusten dute.

Laura Delgado – Biolina
Jesús Ramos eta Lev Chistyakovekin hasi zituen ikasketak, eta Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan jarraitu zituen. Ondoren, Alemaniako Dresdengo Hochschule für Musik Carl Maria von Weber ikastegian osatu zuen prestakuntza, emaitza akademiko bikainarekin. 2019tik Bilboko Orkestra Sinfonikoko bigarren biolinen bakarlaria da. Ganbera-musikari ere lotuta dago eta bakarlari aritu da hainbat orkestrarekin eta Espainiako areto nagusietan.

Teresa Valente – Biolontxeloa
2011tik Bilboko Orkestra Sinfonikoko biolontxeloen bakarlaria da. Portugalen, Espainian eta Alemanian egin ditu ikasketak, eta hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu nazioarteko lehiaketetan eta bestelako sariketetan. Portugalgo eta Espainiako hainbat orkestra garrantzitsurekin aritu da bakarlari gisa, eta Trío Pangea taldearen sortzaileetako bat izan zen. Horrez gain, Iberiar penintsulako hainbat ensemblekin kolaboratzen du, tartean Soinuaren Bidaiarekin.

Itxaso Sainz de la Maza – Pianoa
Bartzelonako Escola Superior de Música de Catalunyan egin zituen goi-mailako piano-ikasketak, eta, ondoren, pianoa eta ganbera-musika ikasi zituen Suitzako Luzernako Hochschule Luzern – Musik ikastegian. Kontzertu-jarduerak Kataluniako, Euskadiko, Parisko, Suitzako, Astana eta Errusiako hainbat agertokietara eraman du. Ohiko lankidetzak ditu hainbat orkestrarekin, besteak beste, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestrarekin eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin. Gaur egun, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakaskuntza-plangintzako zuzendariordea da, eta jarduera hori kontzertu-jarduerarekin uztartzen du.

 KARTELA IRAILA 20 B

 

 

Kokapena: Igartzako jauregian
 
Beasaingo Udala

Ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera
    11:30-16:30
    Ostiraletan
    11:30-13:00

Beasaingo Udala