Aurtengo txartelak ez du urtea ipinita eta aurrerantzean TAOko sistemak urteko ordainketa egin orduko berrituko du baimena 

Urtetik urtera garai honetan aldatu izan da TAOko egoiliarren txartela. TAO eremuan urte osoan aparkatzeko aukera, eremu hauetan bizi direnek daukate baina aurten ordea aldaketa izan da eta egoiliarren txartelak urterik gabe doaz, horrela aurrerantzean ez dira urtero berria jarri behar izango. 

Honela bada, urteko ordainketa kontu korrontean helbideratuta duten erabiltzaileei automatikoki berrituko zaie txartela (aurkakorik ez badute adierazten) eta gainontzekoei ordainketaren agiria udalera iristen denean alta emango zaie OTAko sisteman.

Beraz, nahikoa izango da TAOko sisteman alta emanda egotea aparkatzeko baimena izateko. Ez da beharrezkoa txartela izatea baina mantentzen da ordenantzan hala jasota dagoelako. Trafiko ordenantza berritzen denean kontutan izango da puntu hau.