Gaurtik aurrera, Gipuzkoa plazako TAO eremuan egun osoan utzi ahal izango da ibilgailua txartela behin bakarrik ordainduta. Gipuzkoa plazako TAO aparkalekua egonaldi luzeko eremua da. Lehen ordu laurdena doan bada ere, egun osorako txartelak gehienez 3,75 euro balioko du.

TAO eremuko ordutegia orain arte bezala, goizez 9:00etatik 13:00era eta arratsaldez 16:30tatik 20:00etara izango da.