Hilean behin, lehenengo larunbatean, bertako produkturik onenak aurkituko dituzu BEASAINGO AZOKAN. Bertara inguratuz gero, hainbat produktu erosteko aukera izateaz gain, gauza desberdinak ikasi ahalko dituzu egun horietan izango diren tailer, dastaketa, hitzaldi etab.-etan parte hartuz gero. Hilero tailer didaktiko bat antolatuko da azokaren osagarri izateko. Behean duzu zehaztuta 2020an hilabete bakoitzean zein tailer egingo den.
EGUTEGIA | TAILERRA |
---|---|
Otsailak 1 | Artoaren nondik-norakoak eta taloa egiten ikasteko tailerra Kutxa Ekogunearen eskutik |
Martxoak 7 | Pintxoak egiteko tailerra |
Apirilak 4 | Barazkiak kontserbatzeko tailerra |
Maiatzak 2 | Pastak egiteko tailerra Astigarretako Gozoak-en eskutik |
Ekainak 6 | Ardo dastaketa |
Uztailak 4 | Haurrentzako eskulan tailerra |
Abuztua | Ez dago azokarik |
Irailak 5 | Saskitxoak egiteko tailerra |
Urriak 3 | Pizzak egiteko tailerra |
Azaroak 7 | Odolki lehiaketa eta dastaketa |
Abenduak 5 | Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra |
EKOIZLEAK | PRODUKTUAK |
---|---|
Agerre baserria | Loreak |
Aldabazahar elkartea | Ogigintza eta ahuntz gazta |
Altzibar baserria | Barazki ekologikoak |
Aranburu gazta | Ardi gazta |
Aranguren azpi baserria | Behi gazta |
Usurburu baserria | Baserriko produktuak eta ardi esnea |
Azanza mintegia | Loreak eta landareak |
Biona | Landareak eta barazkiak |
Iñaki Ormazabal harakina | Haragia eta prestatutako jakiak |
Eugenio Elorza | Eztia |
La Leze | Ardi gazta |
OnEgin kontserbak | Marmelada |
Txintxurreta baserria | Barazkiak |
Azokaren helburuak
- Lehenengo sektorea indartzea eta baserritar eta nekazarien lanari dagokion balioa ematea.
- Bertako produktuen azoka indartzea eta inguruko ekoizleek azokan beren produktuak saltzeko aukera izatea.
- Hainbat arrazoi direla eta, astearteko azokara hurbiltzeko aukera ez duen jendeak azokan erosketak egin ahal izatea.
- Jendea sasoiko produktuak jaten ohitzea eta elikadura horrek duen garrantziaz jabetzea.
Urte sasoi eta hilabete bakoitzean berezkoak diren produktuak ezagutu nahi dituzu? Orain duzu aukera Garaikoa app-aren bidez.
Garaian garaiko produktuak zeintzuk diren jakiteko egokia da aplikazioa, doakoa eta karga gutxikoa. Kutxa Ekoguneak sortu du eta bertan produktu bakoitzaren inguruko informazioa dator. Horretaz gain, produktu bakoitzak zein propietate dituen eta nola presta daitekeen ere azaltzen digu.