2020ko Loinatz Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa

Beasaingo Udaleko Herritarrak batzordeak lehiaketa antolatu du 2020ko Loinatz jaietarako kartela aukeratzeko. Ondoren zehazten ditugu lehiaketa hori arautuko duten oinarriak.

 

OINARRIAK

1.-  Kartel-lehiaketako parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira:

·         A taldea: 15 urtetik gorakoak.

·         B taldea: 7-15 urte bitartekoak.

2.- Edozein  kolore edo eratako lanak onartuko dira: argazkia, collagea, pintura, eta abar. Lanen neurriak honako hauek izan behar dute: 42x 60 cm. edo horren proportzioko tamaina. Formatuak, nahitaez, bertikala izan behar du.

3.- A taldekoek derrigorrez lanaren bertsio digitala (JPG formatuan) aurkeztu beharko dute, nahiz eta bertsio fisikoan aurkezteko aukera ere izan.

Lanak aurkezteko bideak hauek dira:

                        - Bertsio digitalean: Posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali edo Herritarrentzako Informazio Gunean ( IGunean) aurkeztu CD batean.

                        - Bertsio fisikoan: Herritarrentzako Informazio Gunean.

4.-  Lanak 2020ko martxoaren 29rako gaueko 24:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

5.- Lanetan egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko  dira. Lanarekin batera, testu fitxategi batean hartzailearen datu pertsonalak eta NAN dokumentuaren kopia atxikita egon beharko da.

6.-A eta B Karteletan derrigorrean  “2020ko LOINATZ JAIAK. Maiatzaren 22tik 31ra” esaldiak azaldu beharko du idatzita norberak egokien ikusten duen moduan.

7.- Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.

8.- Lanak ezingo du aldarrikapen politikorik edo sexistarik izan, ezta estereotipo sexistekin ala alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.

9.- Sariak hauek izango dira:

-A taldeko irabazleari: 600* €

-B taldeko irabazleari: 180 € 

*Sariei indarreko PFEZren kenketa egingo zaie

10.-  Saria eman gabe gera daiteke epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxieneko kalitate-mailarik ez badute.

11.- A taldeko irabazlea 2020ko Loinatz Jaien kartela eta jaietako programaren azala izango da. B taldekoen irabazlearen kartela agendaren portada izango da eta jaietako programan joango da; horrez gain, epaimahaiak aukeratzen dituen 10 finalistak aurtengo Beasain Jaietan aldizkarian argitaratuko dira.

12.- Epaimahaiak parekideak izango dira Epaimahaiak A eta B taldeko lanak epaituko ditu. Kideak ondorengoak izango dira:

Mahaiburua: Herritarrak batzordeko presidentea edota Kulturako Zinegotzia.

Bokalak: Irudi teknikari bat, herriko artista bat eta Urbieta Arte Plastikoak Zentroko ordezkari bat

Idazkaria: Kultura saileko teknikaria izango da, hitza bai baina botorik gabe.

13.- Kartel irabazleak aukeratzeko prozedura:

            B taldea: Epaimahaiak 2020ko martxoaren 31n emango du erabakia eta apelaezina      izango da.

            A taldea: Bi modu  egongo dira, internet bidez eta aurrez aurre bozka emanez.

Aukeratzeko prozedurak bi fase izango ditu: 

1. Fasea:  Epaimahaiak bigarren fasera pasako diren lanak aukeratuko ditu. 

2. Fasea: “Bozken” fasea izenekoan, gehienez, 100 puntu emango dira, honela banatuta: 

-          Epaimahaiaren bozkak: 50 puntu 

-          Herritarren bozkak: 50 puntu, papereko bozka izan edota udalaren web atari bidezkoa izan.    

Epaimahaiak 2020ko apirilaren 24an emango du irabazlearen izena.

BIGARREN FASEA:

EPAIMAHAIAREN BOZKETA: (50 puntu).  Epaimahaikide bakoitzak 12,5 puntu izango ditu, egoki irizten dion moduan banatzeko bigarren fasera pasatu diren edozein lanen artean. Epaimahaiak hartutako erabakia horrexetarako idatziko den aktan jasoko da, lan bakoitzak lortutako puntuak jasoz. 

HERRITARREN BOZKETA ( 50 puntu). Lan bakoitzak zenbaki bat eramango du eta bozkatu ahal izango da apirilaren 1etik 19ra bitartean, udal web atarian, www.beasain.eus helbidean agertuko den estekaren bitartez.  Herritarrak aurrez aurreko aukeraz baliatu nahiko balu, udaletxera etorri beharko du botoa ematera. Udaletxeko sarrera nagusian buzoia eta botoa emateko fitxa batzuk egongo dira.

Herritarrek bigarren fasera pasatu diren lan horietako bat aukeratuko dute.  Sistema honen bitartez, soilik bozkatu ahal izango dute udalerrian erroldatutako pertsonek eta NAN dutenek, betiere formularioan eskatuko diren baldintzen arabera.

HERRITARREN BOZKETAREN EMAITZA. Jasotako botoak zenbatu egingo dira eta kartel bakoitzak lortutako kopuruari dagokion proportzioan banatuko dira 50 puntuak. Ondoren,  horretarako idatziko den aktan jasoko dira eta bertan azalduko dira obra edo lan bakoitzak lortu dituen puntuak.

PUNTU GUZTIAK BATZEA. Bi aktak eskura direnean, bigarren fasera pasatutako  lanek lortu dituzten puntuak zenbatuko dituzte, eta irabazletzat aitortuko da puntu gehien lortu duena.  Berdinketarik izanez gero, epaimahaiko lehendakariaren kalitatezko botoak ebatziko du. 

14.- Loinatz jaietako antolatzaileek aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatu ahal izango dute jaien barruan. Horregatik saritu gabeko lanak, ekainaren 8tik zenbatzen hasita, hogei eguneko epean jaso ahal izango dira lanak aurkeztutako leku berean. Aipatutako epea lanak jaso gabe igaroz gero, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Udalak, eta, ondorioz, inolako eskubide eta kalte-ordainik aitortu gabe, egoki irizten dion moduan bereganatuko ditu.

15.- Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira eta, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.

16.- Udalak aurkeztutako lanak zainduko ditu baina lanen osotasunaren eta egoera onaren erantzukizunik ez du izango, batez ere euskarri gogorrean aurkeztu ez diren lanena.

17.- Lehiaketa oinarrietako ataletakoren bati buruz zalantza edo desadostasuna badago, antolatzaileak erabakitzen duena bete beharko da.

18.- Lehiaketara aurkezte soilak, Oinarriak goitik behera onartzea dakar.