Legealdi planaren kontuematea

Bibliotekako ikasgela azpiko gunea egokitu bibliotekako erabiltzaileentzat.

Ardatza: Hezketarako balioak dituen herri kohesionatu, parte hartzaile eta dinamikoa

Helburu estrategikoa: Udal ekipamenduak hobetzea

Bukatua

Deskribapena

Ikasle unibertsitarioentzako ikasgela arrakastatsua suertatu da gurean. Egia da bertan gabezi batzuk sumatu ditugula eta horiei aurre hartu nahi diegu. Alde batetik, ikasgela gaur egungo baliabide teknologikoak (portatilak, tabletak, sakelako telefonoak…) erabili ahal izateko behar bezala egokitu. Bestetik, ikasgela honen azpian dagoen gela talde lanetan aritzeko aproposa irizten dugu. Aurkitzen dugun oztopoa ikasgelan bakarkako lanean ari diren ikasleak ez “kaltetzea” da. Hemen dugu beste erronka, gela horren erabilera birplanteatzea eta behar diren egokitzapenak gauzatzea.