Legealdi planaren kontuematea

2015-2019ko Legealdi plana

Udala herritarren zerbitzura

3 helburu estrategiko

16 ekintza 10 6 0

Deskribapena

Gizartea nabarmen aldatu da, hein handi batean, zientziaren eta teknologiaren garapenaren harira, eta etengabe egokitu behar dugu testuinguru aldakor horretara, guk ere herritarren behar, nahi eta eskariei erantzunik eraginkorrena emateko. Egungo joerekin bat etorriz, Udalak erakunde modernoa, egokitzeko gaitasuna duena, proaktiboa, irekia eta hurbilerraza izan behar du. Kalitatezko antolakuntzak, prozesuen diseinu eta kudeaketa herritarren beharretara egokitzea eta herritarren zerbitzura jartzea ahalbidetuko du. Azken batean, beasaindarrei erraztasunak eman eta laguntza eskaintzea da gure helburua.

Helburu estrategikoa Ekintza kopurua Martxan Bukatuak Baztertuak Exekuzioa
Antolaketa-egitura hobetu eta egokitzea 6 4 2 0 90%
Administrazio elektronikoa berritzea 8 4 4 0 72%
Jardun publikoan gobernamendu ona, administrazio zuzena eta etika sustatzea 2 2 0 0 83%

Hezketarako balioak dituen herri kohesionatu, parte hartzaile eta dinamikoa

7 helburu estrategiko

53 ekintza 12 33 4

Deskribapena

Herritarren arloak, beasaindarren ongizatea bermatu eta hobetzeari emango dio lehentasuna, pertsonen aldeko apustu argia eginez, Udalarentzat, pertsonak aintzakotzat hartzea delako helburu nagusia. Horretarako, gizartepolitikak bultzatuko ditugu, adin edota egoera ezberdinak albo batera utzita, ongizatea modu orekatuan banatuko duen eta berdintasuna ipar-orratz izango duen gizartea eraikitzeko. Era berean, lanak pertsona duintzen duela ulertuta, enplegua sortzea lehenetsiko dugu, sektore ekonomiko berriak indartuz, udalerriko prestakuntzazentroak bultzatuz eta herriko merkataritza, ostalaritza eta enpresa sarea sustatuz. Pertsonaren garapen integrala ahalbidetzeko ere, kultur eta kirol jarduerak dinamizatuko ditugu eta zerbitzu eskaintza hobetuko dugu.

Helburu estrategikoa Ekintza kopurua Martxan Bukatuak Baztertuak Exekuzioa
Jardun publikoan gobernamendu ona administrazio zuzena eta etika sustatzea 11 3 8 0 86%
Herritarren arteko bizikidetza sustatzea 8 1 4 2 82%
Herritarren parte hartze aktiboa garatzea 20 3 13 1 78%
Udal ekipamenduak hobetzea 5 2 3 0 96%
Udalerrian euskararen erabilera sendotzea 4 0 4 0 100%
Herritarren segurtasuna bermatzea 3 2 0 1 83%
Barne merkataritza eta tokiko turismoa sustatzea 2 1 1 0 95%

Herri erosoagoa, atseginagoa, jasangarriagoa, herritarrei egokitutakoa

5 helburu estrategiko

37 ekintza 14 17 3

Deskribapena

Lurralde arloak gai ezberdin askoren gaineko erantzukizuna dauka, hala nola, ingurumena, irisgarritasuna, hirigintza edota etxebizitza politika. Kontuan hartzekoa da, gainera, lurraldea oinarrizkoa dela herritarron eguneroko bizitzarako, bizitza hori, ezinbestean, ingurune fisiko, lurralde, espazio eta herri batean gauzatzen dugulako, alegia. Beasain, herri atseginagoa, irisgarriagoa, jasangarriagoa eta herritarren beharrei egokitutakoa izatea nahi dugu. Horregatik, gobernu taldearen erabakiek, eragin handia eta nabarmena izango dute herritarren bizikalitatearen hobekuntzan.

Helburu estrategikoa Ekintza kopurua Martxan Bukatuak Baztertuak Exekuzioa
Gizartearen eta ekonomiaren garapena sustatzea 6 4 2 0 91%
Herri irisgarria eta zaindua eskaintzea, beharrezkoak diren azpiegitura eta hornidurekin 11 5 6 0 85%
Udalerria antolatzea 7 2 5 0 86%
Udal ondarea kudeatzea 9 3 4 1 93%
Beasain jasangarriagoa egitea 4 0 0 2 100%