Eskaintza |
BAZTERKERIA ARRISKU EGORAN EDO BAZTERKERIAN DAUDEN 18 URTETIK GORAKO BEASAINDARREN DIAGNOSTIKOA EGITEA:
- Bazterkeria arrisku egoeran edo bazterkerian dauden 18 urtetik gorako beasaindarren detekzioa egin herriko eragile ezberdinekin lankidetzan (osasun sistema, Gurutze Gorria, Caritas, Nagusilan,..)
- Detektatutako pertsonen egoera eta beharrak zehatzago banan banan ezagutu.
- Bazterkeria arrisku egoeran edo bazterkerian dauden 18 urtetik gorako beasaindarren diagnostikoa egin.
- Diagnostikoan antzemandako egoerak eta beharrei erantzuteko egitasmo eta baliabide proposamenak egin.
- Beasaindarren bazterkeria egoeraren ezagutza zabaltzea.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- 2021eko ekitaldirako Lanbide Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen diru laguntzaren deialdira ( ekainaren 16ko Ebazpena, 2021-06-30ean, 128 zk.arekin EHAOn argitaratua) atxikiko diren kontratazioak bertan ezarritako irizpideak bete beharko ditu, hain zuzen ere, 1. tipologiari dagozkionak.
- Gizarte lanean diplomatura edo gradua izatea.
- 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea.
- Goierri bailaran erroldatua egotea.
- Beasainen erroldatuta egotea baloratuko da.
|