Azken orduko ezbehar batengatik Pho-bo taldea ikuskizunetik kanpo geratu da eta gaur bertan antolakuntza taldea ordezko talde baten bila ari da

2017ko JAZPANA! Fest jaialdiak bere bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten Urriak 27, ostiralean eta urriak 28, larunbatean betiko moduan Beasaingo Bernedoeneako parkingean.

Gaurko aurkezpenean Udalaren izenean Xabier Matarranz kultura zinegotzia izan da antolakuntza taldeko Diego Gomez eta Ibon Zurutuzarekin batera. Udalaren izenean bederatzigarren honetan ere antolakuntzan dabiltzan boluntarioen lana eskertu du honelako jaialdi bat antolatzeak suposatzen duen esfortzu ikaragarria kontutan izanda.

Aurtengo edizioak honako talde hauen kontzertuak izango ditu: ostiralean gaueko 22,00etatik aurrera. Luma, El Desvän del Macho, Biznaga, Atom Rhumba eta The Soulbreaker Company. Osasun arazo batzuk medio, Beasaingo Pho-Bo taldea ez da egongo ostiralean eta antolatzaileak beste talde baten bila ari dira une honetan.  Larunbatean aldiz, arratsaldeko 19:00etan hasita, honako kontzertuak ikusteko aukera izango da: Kenta (Beasain), Petti & Etxeko Uzta, Nuria Graham, CalaVento, Rufus T. Firefly, Perlak, Unclose, Niña Coyote eta Chico Tornado, Aurora &The Betrayers, eta Chelis jaialdia ixteko. Aldi berean,  “Jazpana Kalean, Bermut saioak” izenburupean larunbat eguerdian, Sara Mansilla taldearen kontzertua izango da Bideluze plazan. Kontzertu bakoitzaren ordutegia dagoeneko jaialdiaren webgunean ikusgai dago.

Jaialdiaren webean, informazio eguneratua eskuratu daiteke, eta hemendik aurrera sortzen diren berritasunak bertan ere kontsultatzeko aukera izango da.

Urtez urte, jaialdiak zenbait ekintza eta ezaugarri finko dituen arren, duela bi urte hasitako bideari jarraituz, aurten ere, bai ostiralean eta bai larunbatean jaialdiaren gunean bertan afaltzeko aukera eskainiko duten FoodTruck gunea izango da, eta baita afaltzeko egokituta izango den karpa bat ere. Iaz ekindakoari jarraituz, baita ere, Beasaingo Udalarekin batera HipHip Urri egitasmoan txertatzen den ekintza izango da; Reziklonk, ume eta gurasoentzat soinu instalazioa.