Beasaingo txoko eta jolastoki ezberdinetan haurrak jolasean ikusi ahal izango dira hilabetez hilabete

Euskarazko udal egutegiak euskararen presentzia bultzatzeaz gain udalerriko ohiturak, tokiak eta jendartea erakustea du helburu

Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia doan eta euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei, honen ezagutza eta presentzia indartze aldera. Honez gain, zeharka beste funtzio batzuk betetzera etorri da azken garaian: helburu didaktikoa edota herriko jendea, zaletasunak, kirola, txokoak, ohiturak, ondarea eta abar ezagutaraztea.

Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko. 2022ko udal egutegia osatzen duten argazkien gaia Haurrak jolasean Beasainen izan da. 

Egutegia osatzeko aukeratutako argazkiak 13 izan dira, azala eta urteko hamabi hilabeteak, eta saritutako argazkien egileak hauek dira: Manu Barreiro Rodriguez (azala, urtarrila eta urria, 180 euro); Lourdes Losada Prado (otsaila, apirila, uztaila eta abendua, 240 euro), Miguel Cavero Carazo (maiatza, ekaina, abuztua eta azaroa, 240 euro), Laura Compains Blanco (martxoa, 60 euro), Aner Unanue Usabiaga (iraila, 60 euro). 

Honela bada, toki eta egun hauetan banatuko da doan: Igartzako Monumentu Multzoan, Usurben Antzokian, Udal liburutegian eta abenduaren 14an eta 21ean azokan.

2023rako jokabide eredugarriak

Pertsonarekiko errespetoa ardatz hartuta, 2023ko egutegiko argazkietan, herritarren jokabide eredugarriak balioan jarriko dira, maitasun adierazpenak agerian, emozio ezberdinak, testuinguruen araberako jarrerak… pertsonak azken finean. Hori bai, argazki guztiak Beasainen ateratakoak direla edo Beasain dela ondo ikusi araztea ezinbestekoa da. Oinarriak Udalaren web orrian argitaratuta daude helbide honetan.

Aipatu, Udalak bere webgunean azken urtetako egutegiak euskarri digitalean zintzilikaturik dauzkala edonork ikusi eta eskuratzeko. 

udal egutegia 2022 Behin betikoa 14