Gradu mailan Juan Carlos Luna zaragozarra eta Master mailan Johan Alexander Rivas kolonbiarra izan dira sarituak

Igartza Musika Bekaren VI. edizioan inoiz baino espezialitate gehiago aurkeztu izanak aniztasuna eman dio Beasaingo Udalak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) antolatzen duten sariketari. Hori gutxi balitz eta epaimahaikideen iritziz, entzunaldietan musikariek erakutsitako maila gorenekoa izan da.

Gora egin dute beraz parte hartzaileek, instrumentu edo espezialitateak eta baita publikoak. Igartzako jauregian egun osoan eskaini ziren kontzertu-saio entzunaldiek aurreko urtetan baino ikusentzule gehiago erakarri zituzten.

Gauzak honela, Pierre de Maistre, Javier Juanco, Mari Jose Cano eta Arantxa Gastesik osatutako epaimahaiak Master eta Gradu mailan ikasle hauek saritu zituzten:  

Gradu mailako irabazlea Klarinete espezialitatean Zaragozako Juan Carlos Luna izan zen. Diploma eta 2.000 euroko diru-saria jaso zituen. Master mailakoan berriz, Kontrabaxu espezialitatatean, Johan Alexander Rivas Mena, (Bogotá-Chapinero, Colombia) saritu zuten diploma eta 3.000 eurorekin. 

Udalak eta Musikenek eskerrak eman nahi dizkiete sariketako parte-hartzaile guztiei eta publikoari orohar bertaratzeagatik.

Master maila biolontxeloa 4Master mailan Kontrabaxu espezialitatatean, Johan Alexander Rivas Mena, (Bogotá-Chapinero, Colombia) saritu zuten Gradu maila Klarinete 2 webGradu mailako irabazlea Klarinete espezialitatean Zaragozako Juan Carlos Luna izan zen

Igartza Musika Beka 2021