Covid 19ak eragindako murrizketengatik ostiral honetako antzezlanerako sarrera eta abonuen dirua itzuliko zaie bertaratu ezin direnei eta era berean sarrera horiek salgai jarriko dira 18:00etatik aurrera Usurbe antzokiko leihatilan

Covid 19aren ondorioz ezarritako konfinamenduak pertsonen mugimenduak murriztu dituenez, Antzerki Garaia programaren baitan programatua dagoen ostiral honetako (urtarrilak 15) antzezlanerako sarrerak eduki eta joan ezin dutenei dirua itzuliko zaie. Sarrerak eskuratu diren tokian itzuli ahal izango da antzezlana burutuko den eguneko 16:00ak baino lehen edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. 

Antzerki Garaia programazioa irekiko duen antzezlana “Txanogorritxotik otso emera” izango da, ostiralean hilak 15, arratsaldeko 19:00etan. Aipatu emanaldi honetarako sarrerak badaudela eta eskuratu ahal izango dira ostiralean bertan 18:00etatik aurrera Usurbe antzokiko leihatillan.

Abonuei dagokionez, lehen saio honi dagokion zati proportzionala ere itzuliko zaie programazio osorako abonua erosi zutenei Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz edo eskuratu zuten lekuan. Antzezlana ikustera etorri ezin direnei garrantzitsua da ohartaraztea aldez aurretik jakinarazi behar dutela. Honela eserleku horiek beste ikusentzuleek betetzeko aukera ematen delako.