2021 urteko egutegia eratzeko argazki lehiaketako gaia "Beasaingo txokorik kuttunena" da

Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei.  Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.

2021 urteko egutegian ikusi nahi dugu zeintzuk diren Beasaingo txokorik maitatuenak, esanahi berezia dutenak edota zirrararen bat sorrarazten digutenak; horregatik, aurtengo gaia Beasaingo txokorik kuttunena da.  Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz izango dira emaitzarako.  

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak