Apirileko bertako produktuen azoka hilaren 6an izango da. Bertako eta garaian garaiko barazki ugari erosteko aukera izango dute hara gerturatzen direnek. Beste barazki batzuen artean azak, azaloreak, lonbardak, brokoliak, romaneskuak, zerbak, ziazerbak , porruak eta eskarolak erosi ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Barazkiez gain, ohi bezala eztia, gazta, gozoak, haziak, loreak, ogia, txerrikia eta arrain kontserbak ere izango dira salgai. Bestalde, azokan erositako produktu horietako batzuk erabilita egin daitezkeen zenbait errezeta jasotzen dituen liburuxka ere banatuko da azokako erosleen artean. Ohi bezala, goizaren amaieran azokako erosleen artean, azokako produktuez osatutako bi saski zozketatuko dira. 

Tailerraren atalean,  11:30etik aurrera  zumezko saskitxoak egiten ikasteko tailerra izango da Matxinbentako saskigilearen eskutik. 

Azoka girotzeko, egitarauan Loinatz Musika Eskolako trikitlariak eta pandero-joleak  izango dira azokan eta herriko kaleetan.

Larunbat honetako egitaraua hau izango da:

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.            

11:30 Zumezko saskitxoak egiten ikasteko tailerra Matxinbetako saskigilearen eskutik. 

12:00  Loinatz Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek kaleak eta azoka girotuko dituzte.

13:30  Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean..

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.

Hileko lehen larunbateko azoka berezia, duela ia bi urte Udal gobernuak martxan jarritako egitasmo berria da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana  balioan jarri eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada. Horretarako azoka dinamizatzeko ekintza ezberdinez osatutako egitarau antolatzen da hilero.

  pdf Esku orria (133 KB)