Joan den hilabeteko parte hartzaileen artean egindako zozketan, Xiker Gonzalez Zeberio izan da sariaren irabazlea

Duela hiru hilabete hasitako “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainari amaiera eman zaio maiatzeko sari ematearekin. Hilabete honetako saritua Xiker Gonzalez Zeberio izan da (10 urte) eta 30 euroko erosketa txekea Xabier Matarranz kultura zinegotziak eman dio.

Martxoaren 12tik, maiatzaren 31a arte luzatu den “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, eta era berean, herritarrak bibliotekara hurbiltzea dira izan ditu helburu. Horretarako opariak eta deskontuak banatu dira Udal bibliotekan euskarazko liburuak mailegatu dituztenen artean. Modu honetan ere, bibliotekaren erabiltzaile kopurua handitzeko ahalegina egin da.

Udal bibliotekan mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jaso ahal izan da Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa txekea zozketatu da apirilean eta maiatzan.

Oro har kanpainan parte hartu dutenak guztira 74 pertsona izan dira. Denek bete dute irakurritako liburuaren inguruan banatutako galdetegia edo fitxa. Horietatik, 15 helduak izan dira eta gainontzeko 59ak haurrak. Iazko datuekin alderatuta, 15 pertsona gehiagok hartu dute parte.