“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan eta liburuaren nazioarteko egunean irakurle sutsuenak saritu ditu Beasaingo Udal bibliotekak

Irati Arroniz eta Izaskun Egiguren mailegu gehien egin dituztenak izan dira

Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an banatu dira Beasaingo Udal bibliotekan eta “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan, irakurzaletasuna saritzen duten opariak. Honela irakurzaletasuna saritu nahi da baina baita ere bibliotekako mailegutza zerbitzuaren erabilpena.

Aurtengo sarituak  honako pertsona hauek izan dira:

Gehien mailegatu duen haurra: Arroniz Rodriguez Irati (222 mailegu izan ditu)

Gehien mailegatu duen heldua: Egiguren Imaz Izaskun (123 mailegu izan ditu)

Sariak Xabier Matarranz kultura zinegotziak banatu ditu eta honakoak izan dira; 30€ko txekea eta horretaz gain liburu sorta bana.

Gogoratu ekimen hau maiatzaren 31a arte luzatzen den “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren barruan kokatzen dela eta euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko opariak eta deskontuak daudela. Izan ere biblioteka mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko du Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian.