Kiroldegiak 2 aldagela gehiago ditu erabilgarri eta Ikastetxeek eta Kirol elkarteek erabili ahal izango dituzte. Beasain KEk bere garaian Loinaz futbol zelairako erabiltzen zituen aldagelak dira berritutakoak

Kiroldegian burutu beharreko hobekuntzak aurrera doaz. Erabiltzaileei zerbitzuaren kalitatea hobetu eta handitzea da helburua eta oraingo honetan, erabiltzen ez ziren bi aldagela berritu dira. Aldagela hauek batez ere ikastetxeek eta kirol taldeek erabiltzeko izango dira.

Loinaz udal futbol zelaia zegoen garaian, Beasain kirol elkarteak erabiltzen zituen aldagelak izan dira berritu direnak. Ekainaz geroztik erabilgarri daude eta kiroldegian dabiltzan kirol taldeei zuzenduta egongo dira aldagela hauek.

Honela, beheko sotoan dauden aldagelak hauen erabilerak goiko solairuan orain arte taldeei zuzenduta zeudenak libratzea ekarri du. Ondorioz, kiroldegiko erabiltzaile eta bazkideek aldagela gehiago izango dituzte euren eskura.

Kirolaren Udal Fundazioak lan hauekin, zerbitzuen kalitatean eta hobekuntzan aurrerapausoak ematen jarraitzeko konpromisoarekin segitzen du.