Europako auto elektriko zaharrenetariko bat, 1895 urtekoa, ikusi ahal izango da lehen aldiz Beasainen. Segurtasunez gidatzeko eta lehen sorospenak jasotzeko ikastaroak eskainiko dira dohainik eta txikienek bide heziketa lantzeko zirkuitua izango dute

Beasaingo Udalak lagunduta, Beasaingo Motor Asteburuak bere hirugarren edizioa beteko du asteburu honetan. Bide-heziketa, segurtasuna irakaspenak gidatzerakoan eta nola ez, motorra izango dira protagonista nagusiak. Aurtengo berrikuntzen artean, Europan egun topa daitekeen kotxe elektrikorik zaharrenetarikoa egongo da erakusgai antigualeko ibilgailuen erakusketan. 1895. urtean sortua, garaiko aberatsek taxi bezala erabiltzen zuten Parisko Louvre museoa eta tren geltokiaren arteko ibilbidea egiteko. Garai ezberdinetako beste 50 ibilgailuekin batera osatuko da aipatu ibilgailu klasikoen erakusketa.

Segurtasunaren alorrean ikastaro ezberdinak jaso ahalko dira, doakoak, herri erdigunean eraikitako zirkuitu batean eta bere inguruetan. Segurtasunez gidatzeko gomendioak eta lehen sorospen ikastaroak eskainiko dira eta honez gain simulagailu ezberdinak egongo dira arrisku egoerak irudikatu eta zer egin ikasi ahal izateko. Aldamenean jarritako gunean umeek errepideko arauekin lehen hartu emanak izateko bide heziketa lantzeko zirkuitua edukiko dute. Honez gain scalextric erraldoi bat, kotxe tele-gidatuak eta moto elektrikoak egongo dira umeen gozamenerako.

Erauskingo VI. igoera eta trial ikuskizuna

Asteburua borobilduz eta erregai usaia gogoko dutenentzat trial ikuskizuna eta VI. Erauskin igoera jokatuko dira, azken honek irteera eta lehen metroak herrigunearen erdian izango ditu. pdf Egitarauan (104 KB) txertatu diren ekitaldiak plaza nagusia eta Gernika pasealekuan kokatuko dira datorren abenduaren 14 eta 15ean. 

beasain motor 2019