Eremu berri honetan egindako inbertsioarekin Udalak kirola egiteko kalitatezko eremu berri bat jartzen du erabiltzaileen eskura

Kalitatezko instalazioak eta kirola egin ahal izateko eskaintza ugaritzea da udal agintarien helburu nagusia eta froga moduan martxoa bitartean instalazio hau doan erabiltzeko aukera izango da

Azken urteetan eta etengabeko hobekuntzaren ildotik jarraituz, Udalak kiroldegian egindako azken berrikuntza aurkeztu du. Ohitura osasuntsuetan oinarrituz, kirol jarduerak sustatzea ardatz hartuta, egungo behar eta proposamenei erantzuteko asmoarekin estreinatu da Krosfit Antzizar instalazioa kiroldegian.

Udal ordezkari eta teknikariek alkatearekin batera aurkeztu dute ariketa fisikoa egiteko gune berria. Aurkezpenean Aitor Aldasorok adierazi du krosfit eremu hau kiroldegian etengabe egiten diren inbertsioen ildoari jarraikiz egin dela. Egokitzapen eta berrikuntza lanak etengabe burutu dira azken urtetan eta eremu berri hau eginkizun horren beste adibide bat izan dela azaldu du alkateak.

Helburu bikoitza bete nahi da hau bezalako inbertsioekin; Kirola eta ariketa fisiko egiteko ahalik eta aukera anitzenak eskaintzea batetik baina horrezaz gain Antzizar kiroldegiko erabiltzaileei kalitatezko instalazio egokiak eskura jartzea beharrezkoa da hauen fideltasunari eusteko. Azken hiru urteetan, hobekuntzak ugariak izan direla gogorarazi du Aldasorok, besteak beste sei aldagela berritu eta irisgarritasun baldintzetara egokitu dira, energia aurrezteko inbertsioak egin dira zenbait lekuetako argiteria led-era aldatuz eta uraren beroa berreskuratzeko makina jarri ere zen. Halaber, gimnasio nagusia berrantolatu da eta makina berriak ipini ziren eta espazio berriei dagokionez rokodromo berria eraiki zen eta boxeorako gimnasio berria ere egokitu zen.

Berrikuntza ugari, izan ere, egun sei mila bazkidetik gora ditu kiroldegiak eta egunero mila pertsona inguru dira Antzizar kiroldegia erabiltzen dutenak. Kopuru esanguratsuak dira alkatearen iritziz, eta Udalaren ardura da kalitatezko zerbitzu eta instalazioak eskaintzea hauei. Orotara ekipamenduaren inbertsioa 15.800 eurokoa izan da.

Krosfit-a bogan dagoen kirol jarduera

Instalazioaren ezaugarriak eta erabilerari buruzko xehetasunak kirol teknikari eta arduradun izango den Jaime Limousinek eman ditu. Gaur egun modan dagon kirola da krosfit-a. Estatu Batuetan sortua, prestaketa fisiko osoko programan oinarritzen da. Mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko ahalmenak lantzen ditu, batez ere erresistentzia eta indarra. Baita malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, eta oreka. Lan orokorra, betiere, ariketa ugarien, funtzionalen eta bizien bidez egiten da. Sasoi bete-betean dauden pertsonentzat dela dirudien arren, edonork egin dezake, bakoitzaren gaitasun eta baldintzetara egokitzen delako.

Otsailean doan frogatzeko aukera

Taldeka egiteko jarduera izango da hasiera batean. Antzizar kiroldegiaren barruan Herri Kiroletako teknifikazio zentroan kokatua dago krosfit gunea. Martxoa bitartean froga moduan, instalazioa doan erabiltzeko aukera izango da. Eskaintzari dagokionez, taldekako saioak entrenamendu formatuan antolatuko dira, prestatzailearen zuzendaritzapean. Interesatuak eskainitako talderen batean izena eman behar dute. 42 plaza izango dira (14 partaide talde bakoitzeko) eta 16 urtez gorakoei zuzendua egongo da.

Taldeen ordutegiak:

1- Astearte / ostegun 18:00 – 19:00

2- Astearte / ostegun 19:00 – 20:00

3- Astearte / ostegun 20:00 – 21:00

Martxotik aurrera talde hauek ondorengo baldintzatan eskainiko dira:

Tarifak:

Bazkideak: 30€ / hilean

Ez bazkideak: 56€ / hilean

Taldeko ikasle kopuruak:

Gutxienez: 7 ikasle

Gehienez: 14 ikasle