Egindako lanari errepasoa egin eta hurrengo pausoak zehazten joateko bilera egin zuten Udaletxean alkateak, Eusport enpresako arduradunak eta BKL eta Beasain Kirol Elkarteko ordezkariek

Jarraipen bilera honetan hizkuntzaren erabilerari buruzko datuen bilketa eta aurrera begira dauden eginkizunei heltzeko asmoa mahai gainean jarri zituzten. Egun Beasainen kirolari gehien biltzen dituzten elkarteak dira BKL (saskibaloia) eta Beasain Kirol Elkartea (futbola), baina Eskola Kirolean ere euskararen erabilera indartzeko konpromisoa hartua dago eta horixe da hurrengo hitzorduetan landuko duten gaia. Argazkian, Aitor Aldasoro alkatearekin, Koikili Lertxundi Eusport enpresakoa (proiektua aurrera eramateaz arduratzen dena), Unai Zurutuza eta Kepa Lasa Beasain Kirol Elkartekoak eta Joxe Mari Arrospide BKLko presidentea egin zuten bileran agertzen dira.