Beasain Kirol sariak 2022

Beasain Kirol Sariak, Beasaingo Udalak 2016an abian jarritako egitasmoa da. Helburu nagusia da Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea.

Sari hauen bidez Beasaingo kirolaren alde, edozein norbanako edo elkartek egindako lana jendaurrean goraipatu eta adieraziko da. Horretarako antolatuko den ekitaldian, aurrez erabakitako sail, kategoria eta genero bakoitzeko sarituari dagokion oroimenezko ikurra emango zaie. Sariak ohorezkoak dira, hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango.

Sari emate ekitaldia abenduaren 28an 19:00etan Igartzako jauregian burutuko da.

2022ko sariak banatzeko oinarriak honako hauek dira:  pdf oinarriak (31 KB) .

Herritarak izango dira hautagaiak proposatuko dituztenak eta proposamenak jasotzeko epea abenduaren 4an amaituko da.