Idazlehiaketa

Ibone Aiestaran

Ibone naiz, 2000ko uztailaren 9an mundura iritsi zen Ordiziarra, eta iritsitako gogo berdinekin bizitzen jarraitzen duen herritarra.

Urteak daramatzat irakasle edo beste norbaitek behartuta irakurtzen eta noski idazten, baina gutxi aldiz bihotzetik ateratako bulkada baten aginduz berdina egiten, liburu honetako idazlan guztiak idatzita dauden bezalaxe, bihotzez idazten.

Hori da, hain zuzen ere, niri bezalaxe beste askori gogoz bizitzen jarraitzen laguntzen diguna, bihotzetik ateratako bulkadek agindutakoa egitea, edozer maitasunez eta atseginez egitea, idatzi, irakurri edo dena delakoa.

Beraz guztiek idatzi dugun plazer berdinarekin zuek liburuko lanak irakurtzea eskertuko nizueke, beno, genizueke.

 

pdf Ibone Aiestaran Llorente, Mundakako portuan (77 KB)