Idazlehiaketa

Anne Guiu

Anne da nire izena, eta 1999ko abenduaren 30ean jaio nintzen, ordudanik nire bizilekua Goierrin kokatzen da Itsasondon hain zuzen ere, hala ere nire betiko lagunak Zaldibian daude, mendiz babesturiko Goierriko txokorik politenean. Honen arrazoia zera da, bi urte nituenetik bertako Lardizabal Herri Eskolan ikasi nuela. Bertan nire bizitza errotuz eta gure eskola epelean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna piztuz. Gerora, nire ikasle abenturak Ordiziarako bidea hartu zuen, eta Oianguren institutuan nabil geroztik. Aipamen hau irabazteak idazten jarraitzeko bultzada eman dit, eta horrelaxe jarraituko dut beste hainbeste urtean, azken finean idazteak mugarik ez du!

 

pdf Anne Guiu Fernandez, Gu zergatik ez? (84 KB)