Idazlehiaketa

Lierni Ricón

Lierni Ricón Santoyo, hamazazpi urte eta hamaika hilabete, gaztea, beasaindarra, neska, ikaslea, liburu zalea. Hauek izan litezke nire etiketak, baina etiketak arroparentzako direla uste dudanez, eta ez pertsonentzat, hori guztia ez naiz ni. 

Isiltasuna hausten duen algara naiz, edozeini irribarre bat oparitzen dion ahoa, lo egitean ixten diren bi begi, ordenagailuaren teklak zapaltzen dituzten eta bolaluma eusten dituzten hamar behatz. Aurpegi soil bat askorentzat, eta lagun bat baino gehiago batzuentzat.

Hori guztia, eta jarraian dauzkazuen 74 lerroak, naiz ni.  

 

pdf Lierni Ricón Santoyo , Geroak esan beza (54 KB)