BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2010
Bildumaren zenbakia: 18
Egileak: José Zufiaurre Goya eta Joseba Alonso

Beasaingo Paperak bildumaren 18. ale honetan Josetxo Zufiaurrek eta Joseba Alonsok idatzitako “BEASAINGO MUGAK” izenburua duen liburua dugu.

Izenburutik beretik ondoriozta daitekeen legez, irakurleari Beasaingo udalerriak mendeetan barna izan dituen mugarri eta molde ezberdinak ezagutaraztea da gure asmoa; Gudugarreta, Arriaran eta Astigarreta herriak txertatu ahala aldatuz joan zirenak, gaur egun duen itxura eta azalera eman arte.

Lanaren testuingurua hobeto ezagutzeko, gure udalerriko geografiaren bilakaeraren aipamen labur eta interesgarria egiten digute egileek. Metodologia zorrotza jarraituz, mugarri bakoitzaren deskribapena egiten da, bertan irakur litezkeen inskripzioak azalduz, eta aldameneko argazkiek kokapenaren, itsas mailarekiko altitudearen eta koordenatu geografikoei dagokien informazioa ematen digute.

Maiz sarritan eta agiri bidez kokalekuaren gutxi gora-beherako tokia jakin arren, zail gertatu zaie horiek aurkitzea egileei, denboraren joanak bere lana egin baitu, sasitzak zein sastrakek begi-bistatik guztiz estaliak baitzituen. 
2008 eta 2009ko urteak besarkatu dituen azterlan hau zuei eskura ekartzearekin helburu bat baino ez dugu izan, zera, mendi ibilaldietan gure udalerria Ordizia, Itsasondo, Bidegoian, Beizama, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Idiazabal, Olaberria eta Lazkaorekin mugarritzen duten zedarriekiko txangozaleen jakin-mina zorroztea. 

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

2010 Beasaingo mugak Euskara