BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 1993
Bildumaren zenbakia: 2
Egilea: José Antonio Egido

Jesus Larrañaga (Goierri gaitzizena zuena), langile aintzindari bikaina, langile zintzoa, antolakuntza-gaitasun handiko lankidea, gizartearen alkaketagatik bere bizia eman zuen heroia, gidari berezia eta Euskadiko Partidu Komunistaren sortzailea zen, igarotzen zen lekuetan bere begikortasunaren eta nortasun handiaren arrastoa uzten zuena eta beharra zuten pertsona guztiei laguntzeko prest ageri zen beti. Bere bizitzaren norabidea oso adierazgarria, sufritua eta eredu jartzekoa izan zen, milaka eta milaka komunistek begiratzen zuten ispilua zen eta giza aurrerapena nahi zuten eta giza eskubideetan pentsatzen zuten sozialisten, anarkisten, abertzaleen eta partidurik ez zuten pertsonen begirune handia izan zuen.

Goierri Beasainen bizi izan zen, Jose Martin Arana kalean eta CAFen lan egin zuen. Bertan estimu eta elkartasun handiak izan zituen; bere bizitza bizi-biziz izan zen arlo politiko eta sindikalean eta bera bezelako pertsonal ezin dira ahaztu, ahaztezinak dira eta.

Diktadura garaian, oztopo egiten zuenari bizia kenduz guztia konpontzen zen garai zail hartan, bere bizia arriskuan jarri eta galdu egin zuen, beraz bidezkoa da bere pertsonaren oroimena bizirik mantentzea.

Eta Jesus, justizia, demokrazia eta bizi-kalitate hobe nahi zuten eta hil zituzten beste milak pertsonen arteko bat izan zen. Bere hitzaldietan herri zapalduen aldeko hitz errebindikatzaileak ahoan zituen gizona izan zen; euskaldun ona, baita espainola ere, internazionalista zen eta Leninen filosofiaren interpretatzaile ona, giza klase guztiak eta munduko herri zapaldu guztiak maite izan zituen, baina Euskadi batipat, eta horregatik kendu zioten bizia.

Goierri oso animatua zen, berez ikasia, leiala, marxismo-arloan ongi prestatua, hiztun joria eta euskera menderatzen zuena. Euskadi, Demokrazia eta Askatasunarengatik guztia eman zuen belaunaldikoa izan zen. Orduan ametsak ziren helburuen alde egin zuen borroka eta helburuetako batzuek lortu egin dira eta gaur egun errealitate dira. Garai hartan zenbait pertsonak ulertu ez bazioten ere, gaur egun guztiek ulertuko liokete eta batez ere dugun gazteria eskuzabal, zoragarri, dinamiko eta kultuak.

1936ko otsailaren 16an Diputatuen kongresurako Gipuzkoako Fronte Herrikoiaren zerrendan hautagai izan zen. 1936ko uztailean, Gipuzkoako Defentsa Batzordan Gerra-Komisari izendatua izan zen, eta geroztik armada frankistaren aurka borrokatzen eta jendea zuzentzen jarraitu zuen Gipuzkoan, Bizkaian, Kantabrian eta Asturiasen, Espainiar estatuaren iparraldeko borroka amaitu arte eta heroi moduko erresistentziaren azken unean, Yeuko irlara (Frantzia) eraman zuen itsasuntzi bat hartu ahal izan zuen Xixongo portuan bere eta beste gudari Espainiara itzuli zen gerra guztiz amaitu arte borrokan jarraitzeko.

Baina 1924ko urtarrilaren 21eko egunseti hotzean, Goierriren gorputza eta beste bost burkideenak Madrilgo La Almudena hilerriko horma baten oinean erori ziren exekuzio talde baten deskargaz erahilak. Egia okertu eta pertsona onak gaiztotzat nahiz ankerrak ohoretsutzat azaltzen zituzten garaiak ziren haiek.

Jesus Larrañaga Kultur Elkartea osatzen dugunok, non komunista, sozialista eta independenteek elkarbizitza egiten dugun, egun baten Elkartea eratzea erabaki genuen eta bere izena eman bere oroitapean iraunarazi asmoz eta borondate oneko pertsona guztei irekita daukagu.

Beasaindarrok harro egon gaitezke, Goierrikoa izateagatik eta Beasaingo langile-mugimenduan bizitasun eta adore handiz parte hartzeagatik; gerran ez zen erreza izaten bere taldea, Larrañaga batailoia, zegoen luebakia igarotzea.

Irakurketan zehar honako gaiak aztertzen dira:

  • Gaztaroa
  • Militantzia Donostian
  • Neskato bat jaio da: II. Errepublika
  • Errepublika 1932.urtean: 2.urtea
  • 1933, Eskuinaren kontraerasoa
  • 1934, Iraultza Asturiasen eta Euskadin
  • 1935, Euskadiko Partidu Komunista sortzen da
  • 1936, Larrañaga, erresistentziaren bihotza Gipuzkoan
  • 1937, Euskadi galdu geneuen. Gerrak aurrera jarrai
  • Gerraren amaiera
  • Atzerria
  • Atsekabeko egunsentia


Ez dago eskuratzeko modurik, argitarapena agortua baita.

PDF formatoan deskargatu

pdf 1993 Jesus Larrañaga (30.76 MB)