Idazlehiaketa

Nahia Aranburu

Kaixo irakurleok! Ni Nahia Aramburu Azpiazu naiz eta 2007ko abenduaren 27an jaio nintzen Beasainen.Murumendi ikastetxean ikasten dut.Bi ahizpen artean gazteena naiz, eta asko gozatu dugu txikitatik ipuin eta liburu artean.Honez gain ,nere zaletasunak ugariak dira: dantza egitea, familia eta lagunekin mendira joatea,abestea, kirola egitea … Sari hau nere familia, lagun eta irakasleei eskeini nahi diet.

 

pdf Nahia Aranburu Azpiazu, Iratiren abentura magikoa (62 KB)

Kimetz Furundarena

Kaixo!Kimetz naiz eta 8 urte ditut. Beasainen bizi naiz eta Andramendi Ikastolan 3.mailan nabil. Nire gauza gustukoenak kirola eta musika dira. Hau izan da nire lehen idazlan luzea eta oso gustura nago jaso dudan sariarekin, espero dut nire ipuina irakurtzean zuei ere gustatzea.

 

pdf Kimetz Furundarena Agirre, Zuhaitzen altxorra (63 KB)

Garazi Enparantza

Kaixo Garazi dut izena, 10 urte ditut eta Beasaingoa naiz. Nere zaletasunak kirola, dantza, marraztea eta trikitixa jotzea dira. Oso gogoko ditut futbola eta eskubaloia.

Lagunekin ibiltzea ere asko gustatzen zait.

Hau da bigarren aldia idatz lehiaketan parte hartzen dudana. Oso oso pozik nago aurten lortu dudan sariarekin. Ilusio handiz jasoko dut. Jendea animatzen dut beraiek ere parte hartu dezaten hurrengo urtean. Ea gustatzen zaizuen nere ipuina.  

 

pdf Garazi Enparantza Agirre, Hizkien lapurra (63 KB)

Lide Urteaga

Kaixo!

Lide nauzue, La Salle-San José ikastetxeko ikaslea. LHko 3.mailan nago eta ilusio handiz idatzitako istorioa eskeintzera natorkizue. Ea zer diozuen…

Nire zaletasunak pianoa jotzea eta margotzea dira; kirola egitea ere atsegin dut. Nire lagunekin primeran pasatzen dut eta parkean emandako orduak oso dibertigarriak dira.

Sari hau nire familiari eskeintzeaz gain, etorkizun hobe baten bila, gure herrira datorren orori eskeintzen diot.

 

pdf Lide Urteaga Riaño, Alika (67 KB)