Idazlehiaketa

Eusko Garcia

Kaixo, Eusko Garcia Aranburu naiz eta 2004ko azaroaren 22an jaio nintzen Ordizian.

Bertan bizi naiz eta Jakintza ikastolan ikasten dut eta aurten DBH1ean nago. Nirezaletasunen artean aipatuko nituzke pelota, korrika egitea, monozikloa. Margotzea ere asko gustatzen zait.

Ilusio handia egin dit sari honek eta espero dut nire bertsoak gustatzea.

 

pdf Eusko Garcia Aranburu, Bertsoak (56 KB)

Maddi Diaz

Kaixo, Maddi Diaz Blanco naiz ordiziarra, 2004ko maiatzaren 10ean jaioa. Jakintza ikastolan DBH 1 ikasten ari naiz.

Nire zaletasunei dagokionez, denbora librean gustuko dut lagunekin egotea eta batetik bestera ibiltzea. Kirolak praktikatzea ere gustuko dut eta gehien gustatzen zaidana futbola da.

Lehenengo aldia da bertso lehiaketa batean aipamena edo saria jasotzen dudala eta egia esateko asko poztu nau.

 

pdf Maddi Diaz Blanco, Gabonak (64 KB)

Ekaitz Aramendi

Kaixo! Ni Ekaitz Aramendi naiz, 2003ko uztailaren 7an jaioa, 13 urte ditut eta Gabirian bizi naiz.

Lehen Hezkuntza Gabiriako Balentzategi Herri Eskolan egin nuen eta, gaur egun, Beasaingo Loinazpe Institutuan DBH 2. mailan ari naiz ikasketak egiten.

Nire zaletasunak, bertsoez gain, futbola eta judoa dira.

Pozik nago sari hau irabazteagatik eta ea aurrerantzean ere gehiago lortzen ditudan!

 

pdf Ekaitz Aramendi Saez de Nanclares, Euskara (51 KB)

Saioa Etxezarreta

Kaixo! Ni Saioa Etxezarreta Larrañaga naiz, 2003ko ekainaren 27an jaioa, 13 urte ditut eta Gabirian bizi naiz.

Lehen Hezkuntza Gabiriako Balentzategi Herri Eskolan egin nuen eta, gaur egun, Beasaingo Loinazpe Institutuan DBH 2. mailan ari naiz ikasketak egiten.

Nire zaletasunak, bertsoez gain, hauek dira: gitarra jotzea, abestea, dantzatzea eta nola ez, lagunekin egotea.

Oso pozik nago sari honengatik, nire lehenengo saria baita. Ez ez den azkena ere izaten!

 

pdf Saioa Etxezarreta Larrañaga, Berdintasuna (53 KB)