Idazlehiaketa

Ohiane Lopez

Testigua ondoren datorrenari pasatzeko mila modu omen daude... argi suzia haren esku artean uztea, bidean aske joan dadin zure esku heldua bere sorbaldatik kentzea edo... hark noizbait irakurriko dituenaren esperoan lau lerrotan lehengo hizki gerora esaldi eta azkenik olerki edo ipuin izan diren horiek paper zuritan uztea...

Gogokoen dudan modua da hori, ni neu ere idazten hasi berri nintzen hartan, irakurri bainituen helduagoak ziren haien lerroak eta nolabait nire baitan hartu nuen, neurri batean, hitzek euregan utzi zuten esentzia. Aurten niri dagokit beharbada argi suzia behingoz hurrengoei pasatzea, idatzita eta idazteke dauden hitzak nolabait lotzeko nahiagatik bederen...

Hortaz, besterik gabe, sari hau testigua honaino ekartzen lagundu didaten aita eta amari, zein argia inoiz itzali ez zedin suzia zaindu duten aitona eta amamari eskaini nahi nieke, eurak baitira daramadan esentziaren jabe... Oihane Lopez Lasa naiz eta hemezortzi urte ditut. 

 

pdf Oihane Lopez Lasa, Hotzaz (53 KB)

Uxue Lardizabal

Uxue Lardizabal Iturralde naiz, 1999ko maiatzaren 26an jaio nintzen Goierriko herri txiki batean, Seguran. Bitxia dirudien arren, Lardizabal kalean bizi naiz, Lardizabal jauregiaren alboan. Egun, 2.batxilergoko ikasketak burutzen ari naiz Beasaingo BHI Institutuan eta datorren urteari begira… datorren urteari begira zalantza ugari ditut. Osasunarekin lotutako ikasketak egiteko asmoa dut, baina mediku izango naiz ala erizain? Hainbat eta hainbat aldiz errepikatu didaten galdera horri erantzunik eman ezinda nago: merezi al du gaztaroa igarotzen uztea ikasketa batzuengatik? Ez dakit ba, agian bai, agian ez.

Txiki-txikitatik gustuko izan dut irudimenari leihoak zabaldu eta bururatzen zitzaidana kontatzea.Bai, idaztea gustuko dut, baina are gehiago gustatzen zait bat batean bururatzen zaidana kontatzea.Horretaz gain, baditut beste hainbat zaletasun ere. Horien artean aurkitzen da mendizaletasuna. Mendia da gogoetak egiteko toki aproposenetako bat niretzat, esna egonik amets egiten baitut bertan eta isiltasunak esnatzen baitizkit ideiak.

 

pdf Uxue Lardizabal Iturralde, Begiak: mundu ilun honen lekuko izkutuak (60 KB)

Oihane Lopez

Testigua ondoren datorrenari pasatzeko mila modu omen daude... argi suzia haren esku artean uztea, bidean aske joan dadin zure esku heldua bere sorbaldatik kentzea edo... hark noizbait irakurriko dituenaren esperoan lau lerrotan lehengo hizki gerora esaldi eta azkenik olerki edo ipuin izan diren horiek paper zuritan uztea...

Gogokoen dudan modua da hori, ni neu ere idazten hasi berri nintzen hartan, irakurri bainituen helduagoak ziren haien lerroak eta nolabait nire baitan hartu nuen, neurri batean, hitzek euregan utzi zuten esentzia. Aurten niri dagokit beharbada argi suzia behingoz hurrengoei pasatzea, idatzita eta idazteke dauden hitzak nolabait lotzeko nahiagatik bederen...

Hortaz, besterik gabe, sari hau testigua honaino ekartzen lagundu didaten aita eta amari, zein argia inoiz itzali ez zedin suzia zaindu duten aitona eta amamari eskaini nahi nieke, eurak baitira daramadan esentziaren jabe... Oihane Lopez Lasa naiz eta hemezortzi urte ditut. 

 

pdf Oihane Lopez Lasa, 200 Joule (62 KB)

Garazi Aramburu

1999ko abenduaren 8an ireki nituen lehenengo aldiz begiak. Betidanik Beasain izan dut bizileku, bertako institutuan batxilergoko bigarren urtea egiten ari naizelarik.

Urteroko lez, orri txuri bati aurre egitea egokitu zitzaidan, hutsetik hasi beharreko ipuin bati, zehazki. Nondik hasi ere ez nekien, inspirazioa ez bainuen lagun. Uztear nengoela, gaur artean ezezaguna zitzaidan esparruan murgiltzea erabaki nuen, hau da, olerkigintzan. Inguratzen ninduena begiratzearekin batera hantxe hasi nintzen tiki-taka orri txuri hori koloreztatzen.

Nire zaletasunen artean kirolarekin eta musikarekin zerikusia duen edozer dago. Irakurtzea ere gustuko dut, baina egunerokotasunean ez dut horretaz gozatzeko behar adina denbora.

 

pdf Garazi Aramburu Llorens, Izanaren Leloa (51 KB)

 

 

Martin Kortaberria

Gaztea naizela uste dut oraindik, baina zahar izatera doakit sarritan burua. Pitzatuta nagoelako, agian. 18 urte beteak ditut, eta 81ekin imajinatzen dut ene burua, noizbait adin horretara heltzekoa banaiz. Pitzatuta nagoelako, ziur.

Honako hau ez da nire hilartitza, hala ere. Baina bai nire Alter Ego batena, beharbada izan nintekeenarena. Gozatuko duzuelakoan, adio, hau baita nire agurra.

 

pdf Martin Kortaberria Larrea, Hilartiz, C minor, op 1 (106 KB)