Beasaingo udal euskaltegiak 1987ko irailaren 1ean zabaldu zituen ateak. Harrezkero, bere geletatik 5.000ren bat ikasle pasatu dira, eta ekarpen nabarmena egin du herriko eta eskualdeko euskararen irakaskuntzan eta, oro har, euskalgintzan eta euskararen normalkuntzan.

Beasaingo Udal Euskaltegia, Udal Erakundea da, eta zerbitzu publikoa den aldetik, Beasaingo Udal Euskaltegiaren egitekoa helduei euskara irakastea, esparru desberdinetan erabilera landu eta bultzatzea, eta, horretarako, herritarrei behar duten informazioa eta giza baliabideak zein bestelako baliabideak eskaintzea da.

Horretarako, honako baliabide hauek ditugu eskura:

  • Irakasle talde profesional, prestatua eta konprometitua
  • Bere zereginetarako egokitutako lokal eta instalazioak
  • Hizkuntzaz jabetzeko prozesuaren jarraipen pertsonalizatua
  • Europako hizkuntzen erreferentzia marko bateratuan eta HABEko curriculumean oinarritutako zentroko curriculum proiektua
  • Matrikula ordaintzeko aukera desberdinak eta diru-laguntzak